Itzultzailea

2015(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

MAZEDONIA JOLASA


EZAGUPEN JOLASA: mazedonia
Frutak ezberdintzeko ariketa: JOLASTU

Adina: 5 urtetik gora

Jolaskideak: 6 baino gehiago
Lekua: edozein
Materiala: ezer
Jolas mota: ezagupenerako jolasa

Jolaskideek biribil bate gin behar dute, barruan jolas-gidari autzita. Azken honek hiru hitz baino ezin izango dauz ahoskatu: laranja, limoia eta mazedonia. Jolaskide batengana hurbildu eta “laranja” esaten dadu,  ezkerrean dauan jolaskidearen izena ahoskatu behar du. “Limoia” esaten badu, eskumako jolaskidearen izena esan beharko du. Eta, “mazedonia” esaten badu, jolaskide guztiak lekuz aldatu eta borobil bat osatu beharko dute. Erdiko jolaskideak “laranja, laranja” esaten badu, bere ezkerretik bi leku harantzago dagoanaren izena ahoskatu beharko du beste jolaskideak. Oker erantzuten duena, biribilaren erdian jarriko da. Jolaskideen adina kontuan hartuta, gero eta arau zailagoak jar daitezke, esaterako, frutak tartekatuz: laranja, laranja, limoia, laranja. Jolasari esker, jolaskideek elkar ezagutzeko aukera izango dabe eta ekintza bera behin eta berriz errepikaturik kontzentrazioa landuko dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina